XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Hitzegin ezazu. - Ez ote gaitu inork entzuten?.
Neskak kopeta zimurtu zuen bildur haren arrazoia asmatu nahi balu bezala.
- Bakarrik gaude - erantzun zion geroxeago.
- Ederki nere andereñoa. Urrutitik nator... - Nondik? - Mompracem aldetik.
Mariana zutik jarri zen kolpean, zirrara batek esnatu balu bezala.
Bere aurpegiko kolore zurbila ere galdu baitzitzaion.
- Mompracem aldetik - erantzun zion gorrituaz-.
- Zu! Azal zuriko! Ingles bat! - Andereño, oso desbideratua zabiltza. Ni ez naiz inglesa. Ni Yañez naiz.
- Yañez al zara zu? Sandokanen lagun maitea. Baina, Yañez. Ze ausardia zurea hemen sartzerakoan.
Esan iezadazu: non dago Sandokan? Zer egiten ari da? Onik al dago ala zauritua dago? Hitzegin iezadazu beraz, bestela hil egingo naiz eta.
- Isilik hitzegin ezazu, andereñoa. Hormak entzungo digute eta.
- Hitzegin iezadazu beraz, nere lagun ausarta hori. - Bizi da, bai.